Triplete para Un Otoño sin Berlín en el Festival de cine español de Annecy

Irailaren 30ean banatu zituzten Annecy Cinéma Espagnol Jaialdiko sariak, eta Lara Izagirreren 'Un Otoño sin Berlín' filmak lautik hiru eraman zituen: Sari Nagusia, Epaimahaikide Gazteen Saria eta Savoia Garaia Departamentuko Saria (Frantzia).

Publikoaren Saria berriz, Marcos Merinoren "Remine, el último movimiento obrero" filmari eman zioten.

Tamar Novas aktore galiziarrak jaso zituen hiru errekonozimenduak eta 'Diegoren papera interpretatzeko aukera izanagatik oso harro sentitzen zela aitortu zuen, hain pertsonaia delikatu eta konplexua era berean...'. Bitxia izan da gero Annecy-ko sari banaketa.

Izan ere, zuzendari euskaldunaren pelikulan Diegok (Tamar Novas) literatur sari bat irabazten du, baina ez da oholtza gainera igotzera ausartzen, gizarteratzeko arazo ugari baititu. Kasu honetan ordea, hiru sari jasotzera igo da inolako zailtasunik gabe. Aktoreak berak ere egoeraz barre egin du.

Halaber, Lara Izagirre zuzendaria ez zen ekitaldira bertaratu eta bideo batean eskerrak eman zizkien antolatzaileei, epaimahaikideei eta publikoari. 'Sinesgaitza izan da. Lautik hiru sari irabaztea hainbeste pelikula onen artean'. Izagirrek amets bat bailitzan hartu du albistea. 'Filma egin eta urte betera jaialdi batean halako arrakasta lortzea ezinezkoa iruditzen zitzaidan'.

'Un Otoño sin Berlín'-ekin batera lehiatu dira David Ilundainen “B, la película”; Sergi Perezen “El camí més llarg per tornar a casa”; Ángel Santos zuzendariaren “Las altas presiones”; Ben Sharrock-en “Pikadero”; Pol Rodriguezen “Quatretondeta”; Marcos Merinok zuzendutako “Remine, el último movimiento obrero” eta “Techo y comida” Juan Miguel del Castilloren filma.

Argi dago lorpen izugarria eta albiste bikaina izan dela lehen film luze honen lantaldearentzat.