Goya sariak banatzeko sei egun besterik falta ez direnean, ‘20.000 especies de abejas’ filmak zinema-industriaren aitortza jasotzen jarraitzen du. Kataluniako Zinema Akademiak hiru sari eman dizkio zuzendariaren lehen lan honi: katalunierazkoa ez den filmerik onena, zuzendari berri onena eta argazkigintza onena (azken hau Gina Ferrerrentzat).
Lehenengo kategoria horretan, Patricia Fonten ‘El maestro que prometió el mar’, Isabel Coixeten ‘Un amor’ eta Juan Sebastián Vásquez zein Alejandro Rojasen ‘Upon Entry’ filmien aurretik gailendu zen.
Garazi Elorza ekoizleak eskerrak eman zituen proiektu honi emandako babesagatik, baita talde euskal-katalanaren lanagatik ere, «aniztasuna sustatzen duen» film batean, azpimarratu zuenez.
Filmak 15 izendapen ditu otsailaren 10ean Valladolid hirian egingo diren Goya sarietarako.



