Lehen aldiz, euskal zinegile batek bere lehen film luzea estreinatuko du Berlinaleko Sail Ofizialean, non euskarak orain arte inoiz ez duen soinurik egin.
Estibaliz Urresola Solaguren euskal zinegileak idatzi eta zuzendutako lehen film luzeak, 20.000 especies de abejas deritzonak, mundu mailako estreinaldia izango du Berlingo Nazioarteko Zinemaldiko Sail Ofizialean. Zinemaldiak bere 73. edizioa ospatuko du otsailaren 16tik 26ra bitartean. Bteam Pictures etxek 2023ko apirilaren 21ean estreinatuko du zinema-aretoetan.
Berlinaleren 73 edizioetan euskal zinegile batek bere filma Sail Ofizialean estreinatuko duen lehen aldia da. Gaztelaniaz, euskaraz eta frantsesez filmatuta, euskara gisa honetako ospea duen zinemaldi baten sail ofizialean entzungo den lehen aukera izango da.
2022ko udan zazpi astetan zehar Euskal Herriko hainbat lekutan errodatua (Laudio eta Hendaia, esaterako), filmaren gidoia Gariza Filmsek antolatutako “Gela propio bat” Arte Egoitzetan dago jatorria. Ondoren, Zineuskadiko Noka programan eta ECAMeko The Screen – La Incubadora ekimenean jarraitu zuen, besteak beste.
20.000 especies de abejas nazioarteko hainbat laborategi eta merkatutan egon da; adibidez, Thessaloniki International Film Festival Crossroad Co-Production Forum-ean (non 2|35 Post-Production Award saria irabazi zuen), Industry Tallinn & Baltic Events-en (Script Pool Film Award saria jaso zuelarik), Berlinale Co-Production Market-en eta Les Ateliers, Primers Plans D’Angers-en, besteak beste.
Filmak ICAAren finantzaketa du; EITB, RTVE, MOVISTAR PLUS+, TV3, EUSKO JAURLARITZA eta ARABAKO FORU ALDUNDIAren parte-hartzea; BIZKAIKO FORU ALDUNDIAren laguntza; eta EBAKIren finantzaketa.
LUXBOX arduratzen da nazioarteko salmentez, eta Bteam Pictures-ek estreinatuko du filma Espainian.
