2026ko AED Enpresa Saria Lara Izagirrerentzat

19 Aza 2026

Bizkaiko Emakume Enpresari eta Zuzendarien Elkarteak bere ibilbide ekintzailea eta ikus-entzunezko industrian duen lidergoa aitortu dizkio, baita sormen-proiektu bat nazioarteko proiekzioa duen enpresa finkatu bihurtzeko duen gaitasuna ere. Saria emateko ekitaldia abenduaren 1ean izango da, Bilboko Arte Ederren Museoan.