‘20.000 especies de abejas’ filmarentzat Urrezko Biznaga

20 Mar 2023

Estibaliz Urresolaren lehen lanak 3 sari lortu ditu Malagako Zinemaldian:

– Film Onenaren Urrezko Biznaga

– Emakumezko Taldeko Antzezpen Onenaren Zilarrezko Biznaga Patricia López Arnaizentzat

– Feroz Puerta Oscura Saria

Filmak arrakasta lortu du Malagako Zinemaldian, Berlinalen ere hala egin ondoren; bertan, Sofía Otero protagonistak Antzezpen Onenaren Zilarrezko Hartza eskuratu zuen, 9 urte besterik ez zituela. Gainera, lanak Guild Film Prize saria eta Berlinale Morgenpost Readers’ Jury Award epaimahaiaren saria irabazi zituen Berlinen.

Zuzendari basauritarraren lanak, beraz, nazioarteko 6 sari batu ditu dagoeneko.

‘20.000 especies de abejas’ datorren apirilaren 21ean iritsiko da zinema-aretoetara Bteam Pictures-en eskutik.