‘El Regalo’ Lara Izagirre zuzendariaren film labur berriaren filmaketa amaitu da

18 Urr 2024

Joan den ostiralean, urriak 4, Lara Izagirre Garizurieta zuzendari zornotzarraren film labur berriaren filmaketari hasiera eman zitzaion. Gariza Films ekoiztetxea buru duen proiektu honek AMUGE Euskadiko emakume gitanen elkartearen babesa du, baita Eusko Jaurlaritzaren eta ICAAren laguntzak ere.

Proiektu berri honetan, Izagirrerekin batera ari dira Gaizka Bourdeaud argazki-zuzendaria, Garazi Elorza ekoizlea, Paula Olaz musikagilea, Izaskun Urkijo arte-zuzendaria eta Noma Acting, azken hau protagonista nagusien castingaz arduratu delarik.

Zuzendariaren istorio berri hau bere seigarren film laburra da; izan ere, aurretik honako hauek filmatu zituen: Bicycle Poem (2010), KEA (2012), Next Stop Greenland (2012), Sormen Bide Ezkutuak (2013) eta Pelikula Baten Bila (2023). Bere filmografia osoa eskuragarri dago orain Primeran kanaleko ‘Lara Izagirre’ bilduman; bertan, gidoilari eta zuzendari gisa egindako bi film luzeak ere ikus daitezke: Un otoño sin Berlín (2015) eta NORA (2020).