Ione Hernández fikziozko film luzeen munduan estreinatuko da Hermanas lanarekin. Ikuspuntu ezberdinekin errealitate berberari aurre egin behar dioten bi ahizparen familia barruko harremanak aztertzen dituen drama bat da.
“Hermanas” Solita Films, Gariza Films, Elastica eta ISB Films-en ekoizpen bat da, ICAA, EITB, Madrilgo Udala eta HBOren laguntzarekin, eta Elastica-k banatua.
Filma 5 astez filmatuko da Bizkaiko eta Madrileko hainbat kokalekutan. Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren bihotzean dagoen Lagako hondartza bezalako agertokiek —bertan beste euskal film batzuk ere filmatu direlarik, esaterako Akelarre (2020)— hartuko dute Ione Hernándezen lehen film luze honen filmaketa.

