Mikele Landa Eiguren bere hirugarren film laburra —euskarazko «Neska bat desagertu da»— filmatzen hasi da, bere jaioterrian (Ean) eta inguruetan.
Lantalde tekniko misto batek osatzen du proiektua, non Odei Zabaleta argazki-zuzendaria, Ana Angulo ekoizpen-zuzendaria, Olatz Beorlegi arte-zuzendaria eta Maitane Carballo soinu-burua aurkituko ditugun. Postprodukzioari dagokionez, Mikelek María Elorza muntatzailea, Peru Galbete konpositorea eta Asier Rentería soinu-nahasketen diseinatzailea izango ditu bidelagun.
Proiektu berri honetara Gariza Films euskal ekoiztetxea batu da, ICAAren laguntza izateaz gain.
