Naia Arantzamendi bere bigarren film laburra, «Turrune», errodatzen hasi da bere jaioterrian, Ondarroan. Euskara hutsezko film laburra izango da, eta Euskal Herriko kostaldeko euskalkiei ikusgarritasuna emango die.
Talde tekniko misto batek osatzen du proiektua, eta bertan aurki ditzakegu, besteak beste, Ander Urresolo argazki-zuzendaria, Ana Angulo eta Itxaso Frau ekoizpen-zuzendariak, Paloma Merino arte-zuzendaria eta Maitane Carballo soinu-burua.
Proiektu berri honetara Gariza Films euskal ekoiztetxea batu da, eta Eusko Jaurlaritzaren zein ICAAren babesa ere badu.
