Lau Platino sari «20.000 especies de abejas» filmarentzat

22 Api 2024

Joan den apirilaren 20an Platino Sarien 11. edizioa ospatu zen La Riviera Mayan (Mexiko), eta ‘20.000 especies de abejas’ filmak lau sari jaso zituen:

  • Iberoamerikako Fikziozko Lehen Film Onena.
  • Taldeko Emakumezko Antzezpen Onena: Ane Gabarain.
  • Gidoi Onena: Estibaliz Urresola Solaguren.
  • Zine eta Balio Inklusioko PLATINO Saria.

Honela amaitu du filmak bere sari-zikloa, eta nazioarteko hainbat zinemalditan eta munduko aretoetan aurkezten jarraitzen du.