‘Cuerdas’ mundu mailan estreinatuko da Cannes 2022an, eta guretzat amets bat betetzea da.
Estibaliz Urresolaren bosgarren film laburra Canneseko 61. Kritikaren Astean estreinatuko da; jaialdiaren 75. edizioa 2022ko maiatzaren 17tik 28ra bitartean egingo da.
Film laburra Sirimiri Films, Gariza Films eta Katz Estudiorren ekoizpena da.
Iazko azaroaren 9tik 14ra bitartean errodatu zen Muskizko (Bizkaia) eta Laudioko (Araba) udalerrietan. Aktore taldea honako hauek osatzen dute: Begoña Suárez Ereño (Rita), Miguel Garcés (Ramón), Xanti Agirrezabala (Marcos), Jone Laspiur (Jone), Oier Zuñiga (zuzendaria), Ainhoa Jauregi Ruizei (zuzendaria). Film laburrak Juego de Damas antzerki taldearen eta San Fuentesko Emakumeen Abesbatzaren lankidetza berezia du.
Zuzendariak gogorarazten duenez, “duela bi urte, ekofeminismoari buruzko jardunaldi batzuetan, planetako txoko guztietako emakume-taldeek bultzatutako ingurumen-borroken lekukotza ugariren lekuko izan nintzen. Horien artean, arreta handiz entzun nuen Muskizko mediku baten hitzaldia, zeinak hamarkadetan zehar kutsadurak pertsonen osasunean ez ezik, bere herriko gizarte-ehunean ere izandako ondorio suntsitzaileak egiaztatu zituen. Bere kontakizunak beharrezko guztia zuen istorio zirraragarri hau kontatzeko, lankidetzaren, sororitatearen, osasunaren eta bizitzaren zaintzaren garrantziari buruz hausnartzera gonbidatzen ninduena”.

