Lara Izagirre Garizurietaren ‘El regalo’ lanak bere ibilbide geldiezina jarraitzen du eta Malagako Zinemaldiaren 29. edizioako Film Laburren Sail Ofizialean parte hartuko du, martxoaren 7an, larunbata, 22:00etan egingo den emanaldi batekin. Zinemaldia martxoaren 6tik 15era bitartean ospatuko da.
Lara Izagirren seigarren film laburrak ibilbide zabala du, eta jaialdi ugaritan izatea lortu du; bai nazio mailan —esaterako, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldian (ZINEBI), non Publikoaren Saria lortu baitzuen, edo Zaragozako Bee Free Festival-en, non Film Labur Onenaren Saria irabazi baitzuen—, bai nazioartean ere, non nabarmentzekoak baitira Argentinako Short Fest-a (Nazioarteko Film Labur Onenaren Saria irabaziz) edo AKE – DIKHEA – Erromani Zinemaren Nazioarteko Jaialdia (Film Labur Onenaren Saria jaso zuelarik).
