Lara Izagirreren «El Rregalo» laburmetraiak fikziozko laburmetrai onenaren urezko NIFF-a irabazi du

14 Ira 2026

Filmak hamar sari bildu ditu estatuko zein nazioarteko hainbat jaialditan.

Lara Izagirre Garizurietaren «El regalo» lanak beste aitortza gehitu du berriki, joan den asteburuan Navarra International Film Festival (NIFF) jaialdiaren zortzigarren edizioan Fikziozko Laburmetrai Onenaren Urrezko NIFF Saria irabazi ondoren.

Lara Izagirreren seigarren laburmetraiak ibilbide oparoa egiten ari da, eta estatuko zein nazioarteko jaialdi ugari bisitatzera eraman du. Estatu mailan, laburmetraiak Pávez Sarien banaketan eta Palentzia, Malaga, Skyline, Huesca, Fascurt, Cerdanya, Teuladako Mostra Curts de Moscatell eta Navarra International Film Festival jaialdietan parte hartu du. Nazioartean, aldiz, Cinema Jove, Bogoshorts edo Guadalajara bezalako jaialdietan izan da ikusgai.