Lara Izagirren «El regalo» filmak Bogotáko Bogoshorts Zinemaldian parte hartuko du

12 Aza 2025

Lara Izagirre Garizurietaren seigarren film laburrak, ‘El regalo’k, bere ibilbide geldiezinarekin jarraitzen du bai estatu-mailan, bai nazioartean. Datorren abenduan Bogotáko Bogoshorts Jaialdian parte hartuko du. ‘El regalo’ Fikziozko Nazioarteko Sailean lehiatuko da.

Bogotátik igaro aurretik, ‘El regalo’ azaroan hainbat jaialditan ikusi ahal izango da: azaroaren 7 eta 8 artean CINESAN International Short Film Festival (Asturias) jaialdian parte hartuko du, eta azaroaren 12an Castellóngo ALMA Zinemaldiaren 7. edizioan izando da.

Azaroaren 24an, ‘El regalo’ Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldiaren (ZINEBI) 67. edizioan proiektatuko da, Bertoko Begiradak sailean. Jaialdia azaroaren 21etik 28ra bitartean ospatuko da Bilbon.