Lara Izagirren «El regalo»: saria Polonian eta aurkezpena Malagan

9 Mar 2026

Lara Izagirre Garizurietaren «El regalo» lanak asteburu bikaina bizi izan du Malagako Zinemaldiaren 29. edizioan izandako aurkezpenarekin batera; bertan, Film Laburren Sail Ofizialean parte hartu du zuzendaria bertan zela.

Halaber, asteburu honetan bertan, filmak Aipamen Berezia jaso du Polonian ospatutako MIĘDZYNARODOWY FESTIWAL FILMOWY ZOOM jaialdiaren 29. edizioan.

Lara Izagirren seigarren film laburrak ibilbide zabala du, eta jaialdi ugaritan parte hartzea lortu du; bai estatu-mailan —esaterako, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldian (ZINEBI), non Publikoaren Saria lortu baitzuen, edo Zaragozako Bee Free Festival-en, non Film Labur Onenaren Saria irabazi baitzuen—, bai nazioartean ere. Azken horien artean, nabarmentzekoak dira Argentinako Short Fest-en lortutako Nazioarteko Film Labur Onenaren Saria eta Berlingo AKE – DIKHEA? – Erromani Zinemaren Nazioarteko Jaialdian lortutako Film Labur Onenaren Saria.