Lara Izagirren «El regalo» KIMUAK katalogorako hautatua izan da

7 maiatza 2025

Lara Izagirre Garizurietaren fikziozko film labur berria, «El regalo», KIMUAK 2025 katalogo berrian parte hartzeko hautatua izan da, 28. edizioaren deialdira aurkeztutako 41 proposamenak aztertu ondoren.

«El regalo» lanak Desi, Samara eta Aurora hiru emakume ijitoen istorioa kontatzen du, hirigunera opari bat erostera jaisten direnean. Joan den urrian, ikus-entzunezko pieza honen grabazioa Otxarkoaga auzoan eta Bilboko erdialdean egin genuen, Amuge Elkartearen lankidetzarekin.