Lara Izagirreren «EMPODERÍO» Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian estreinatuko da

27 Mar 2025

Lara Izagirre zuzendariak Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian aurkeztuko du bere «Empoderio» ikus-entzunezko dokumental luze berria, apirilaren 5ean, Victoria Eugenia Antzokian.

Zuzendariaren hitzetan, “proiektua barrearen eta antzezpenaren bidez emakume payo eta ijitoen artean zubiak eraikitzeko beharretik sortu zen.” Gainera, azaldu du dokumentala “lantalde zoragarri batekin ehuntzen joan naizen maitasun eta samurtasun gutun bat dela, eta banatzen gaituztenak baino hurbiltzen gaituzten gauzak askoz gehiago direla erakutsi didana.”

“Empoderío” Lara Izagirre Garizurieta ekoizle bizkaitarraren proiektua da, eta Fundación “La Caixa”ren Art For Change nahiz Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa du, baita Gariza Films ekoiztetxearen, AMUGEren (Euskadiko Emakume Ijitoen Elkartea), NOMA ACTINGen, Bilboko Udalaren, Bilbao Film Commission-en eta Calouste Gulbenkian Fundazioaren (Portugal) lankidetza ere.

Proiektuaren protagonistak honako hauek dira: Sheila Aguilar Clavería, Susana Amaya Borja, Salua Belkir Afif, Raquel Borja Jiménez, Mari Mar Clavería Jiménez, Xandra Clavería Jiménez, Severi Cortés Dual, Saray Echavarría Pedro, Janire Goikoetxea Ozalla, Consuelo Hernández Hernández, Mari Mar Jiménez Clavería, Ángela Jiménez Jiménez, Laura Manzanares Álvarez, Violeta Pérez Manzano, Trini Ruiz Echevarría eta Núria Urrutia Cruz, AMUGE Euskadiko Emakume Ijitoen Elkarteko hamabost emakume kideak.

Proiektu hau urtebete eta erdian zehar filmatu da. Otxarkoaga auzoko gizarte etxean zuzendariak Naiara Carmona aktorearekin batera hamabost protagonistei eskolak ematen zizkien inprobisazio tailer bat da.

Filmak euskal emakume profesionalez osatutako lantalde teknikoa du: Lara Izagirre Garizurieta ekoizle exekutiboa eta argazki-zuzendaria, Saioa Miguel, Garazi Elorza, Allende Grandmontagne eta Elene Barrutia ekoizpen taldea, Maitane Carballo muntatzailea eta zuzeneko soinua, Itsaso Molinuevo eta Deiane Olaizola soinu-teknikariak, Asier Rentería soinu-edizioa eta nahasketak, eta Josu Trocaola etalonajea. Gainera, film luze honek Paula Olaz musikagileak egindako soinu-banda du lagun.