«Pomo d’oro», Nerea Sciarraren lehen film laburren filmaketa amaitu da

7 Abu 2023

Italiako eguzkipean emandako lau egun intentsuren ondoren, oso pozik eta alai amaitu dugu Nerea Sciarra zuzendariaren lehen fikziozko film laburra, «Pomo d’oro», Katz Studioko gure lankideekin batera.

Filmaketa emakumez osatutako talde tekniko batek bideratu du, haien artean: Marina Palacio argazki-zuzendaria, Patricia Velert ekoizpen-zuzendaria, Maitane Carballo soinu-burua eta Allende Grandmontagne arte-zuzendaria. Talde artistikoa, berriz, Naiara Carmona eta Maria Luisa D’amico aktore profesionalek eta Thelma Estibalez eta Nikole Guisasola ez-profesionalek osatu dute.

Film laburra kokapen bakar batean grabatu da, Italiako Abruzzo eskualdeko Mulino di Lalo Paglietan. Historia handiko familiarteko etxea da; 2019ra arte irina ekoizten zen inguruko erroteko handien eta garrantzitsuenetako bat izan zen, baita pasta alla mugnaia lan egiten zen leku bakarra ere.