«Yerma» filmaren filmaketa —Lara Izagirre Garizurieta zuzendariaren («Un otoño sin Berlín», «Nora») hirugarren film luzea— aste honetan amaituko da Evia ula greziarrean, Bilboko hainbat kokalekutan (Guggenheim Museoa, Azkuna Zentroa eta Euskal Herriko Unibertsitatea, besteak beste) zazpi astez filmatzen aritu ondoren.
Zuzendariak, Lara Izagirrek, azaldu duenez: «oso pozik nago eta oso eskertuta nago Yerma lantaldeari lotutako pertsona bakoitzari. Oso babestuta sentitu naiz eta uste dut gure neurriko filmaketa bat egitea lortu dugula; elkar zaintzeko, ondo lan egiteko eta istorio hau merezi duen errespetutik, maitasunetik eta arretatik kontatzeko aukera izan dugu. Bidaia duela urte batzuk hasi zen Bilbon, eta filmaketa hau Gariza Films-en ekoizpenari dagokionez eta María Goiricelayarekin gidoian egindako hainbat urtetako ahaleginaren emaitza izan da».
«Orain, ordea, Grezian gaude, eta filmaketaren lehen egunen ondoren ko-ekoizpenaren beste aldea ikusten da. Egun harrigarriak igaro ditugu lantalde berriarekin, pelikulerekin ere oso konprometituta dagoena. Magikoa izaten ari da hemen lan egitea, Neda Films ekoiztetxeak Gariza Films-ekin lankidetzan egindako lanari esker. Uste dut nazioarteko zati honek film hau leku zabalago batera, unibertsalago batera eramango duela, eta sakontasun bat gehituko diola hemen ditugun paisaiengatik eta filmaren zati txiki honetan kontatuko dugunagatik. Oso pozik eta harro nago bi ekoiztetxeen, greziar lantaldearen eta euskal lantaldearen lanaz. Hiru egun geratzen dira filmaketari amaiera emateko, eta ondoren ikusten ez den zatia hasiko da: muntaia, musika, eta soinu nahiz irudiko postprodukzioa… Badakit oso ondo babestuta nagoela maila guztietan, eta istorioak merezi duena egiten ari garela: film handi bat».

