Gu
Gariza films ekoiztetxe feminista eta independentea da, eta 2010etik ikus-entzunezko proiektuak sortu eta ekoizten ditu.
Zinema gure bizitzeko modua da, gure pasioa. Horregatik, gure proiektuak gertutasunetik eta zintzotasunetik egiten ditugu beti.
Horrelakoak gara
Zeintzuk dira gure ezaugarri nagusiak?
- Babesa talentu gazteei: hasten ari diren gazteen talentuan sinesten dugulako; izan ere, guk bezala, kalitate handiko proiektuak sortzen dituzte, eta proiektu horiek munduari kontatzeko gauza asko dituzte.
- Ekoiztetxe feminista: kontatu behar diren istorioei ahotsa emateko espazio librea. Hainbat ikuspegi proiektatzen dituzten zuzendari berrien aldeko apustua egiten dugu. Berdintasunezko zinema nahi dugu, non gizonek eta emakumeek aukera berdinak dituzten haien sormena eta asmamen zinematografikoa erakusteko, eta hori lortzeko lan egiten dugu. Eta lortuko dugu!
- Zinema independentea eta egile-zinema: Industriaren epizentrotik kanpo hazten diren filmak ikustarazten ditugu. Parte hartzen dugun proiektu bakoitzaren xehetasunak zaintzen ditugu eta aniztasuna bermatzen dugu.
- Adimena, hurbiltasuna, zintzotasuna: Istorio berriak entzutea, proiektu baten hasieran sentitzen den bertigoa eta lantalde txiki eta handietan parte hartzea maite dugu. Guretzat proiektu bakoitzak behar desberdinak ditu, eta gure lana da horiek aitortzea eta bakoitzari behar bezala erantzutea, banan-banan eta modu pertsonalizatuan.
Lara Izagirre Garizurieta Garazi Elorza Allende Grandmontagne Nerea Sciarra