Ione Hernández Sáenzen ‘HERMANAS’ filmak TIFFen izango du mundu mailako estreinaldia

29 Uzt 2026

Toronto International Film Festival – TIFF zinemaldiak hartuko du irailean Ione Hernández Sáenzek idatzi eta zuzendutako lehen fikziozko film luzearen, ‘HERMANAS’en, mundu mailako estreinaldia.

Elena Anaya eta Emma Suarez dira protagonistak, eta lantalde artistikoa Carlota Keiko, León Martínez, Josean Bengoetxea, Aritz Kortabarria eta Nora Otxotekok osatzen dute. Filma Alenda anaiek Solita Films-erako, Lara Izagirre eta Garazi Elorzak Gariza Films-erako, María Zamorak Elastica-rako eta Ursula Romero zein R. Paul Millerrek ISB Films-erako ekoitzi dute, eta Bizkaiko nahiz Madrileko hainbat kokalekutan grabatu da. Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren bihotzean dagoen Lagako hondartza bezalako agertokiak (hemen beste euskal film batzuk ere filmatu ziren, esaterako Akelarre, 2020) pantaila handira helduko dira Elasticaren eskutik.

“Hermanas” ekoizpenak ICAA, EITB MEDIA, Madrilgo Udala, HBO eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza du.

Sinopsia

Chelo eta Marta ahizpak dira eta, oraindik dakiten ez badute ere, beren bizitza betiko aldatzear dago. Uda horretan, ustekabeko gertakari batek familiaren oinarriak astinduko ditu eta iraganeko mamuak ekarriko ditu gaur egunera. Hautaezina zirudien lotura bat proban jarriko da, eta dilema mingarri bati aurre egitera behartuko ditu: noraino dauden prest gehien maite dituztenak babesteko, familiaren zati batekin hausteko beharra eskatu arren.