Lara Izagirrek “Yerma” lanarekin parte hartu du ‘Lorca y Cine. Vanguardia, drama y color’ jardunaldian

7 Ots 2025

Gaur, otsailak 7, Granadak Goya Sarien banaketa-gala hartu baino egun bat lehenago, Lara Hiri Andaluziarrera joan da Lorca Museoan izandako topaketa batean parte hartzeko. Bertan, preprodukzio fasean dagoen bere hirugarren film luzea aurkeztu du, YERMA. Nazioarteko koprodukzio bat da, Gariza Films eta Neda Film ekoiztetxe greziarraren eskutik; Izagirre gidoia idazten ari da María Goiricelaya antzerkigilearekin batera. Filma 2025 eta 2026 artean errodatuko da euskaraz.

Granadako topaketan, Izagirrek mahaia partekatu du Paula Ortiz zuzendariarekin, Valeria Camporesi zinema-historialariarekin eta Cristóbal García ekoizlearekin; Cecilia Cano kultur kazetariak moderatu du mahaia.