Lara Izagirrek “Empoderío” bere proiektu dokumentala aurkeztu du Lisboan

8 Ots 2025

Gaur, otsailak 8, Lara Izagirre zuzendari euskalduna Lisboara joan da EMPODERÍO bere azken proiektua aurkezteko, bertako protagonistekin batera: Salua Belkir Afif, Nuria Urrutia Cruz, Janire Goikoetxea Ozalla, Laura Manzanes Álvarez eta Mari Mar Clavería. Bost emakume hauek ijitoak dira eta Otxarkoaga auzoan egoitza duen Euskadiko Emakume Ijitoen Elkarteko (AMUGE) kideak dira. Parte-hartzaileekin batera izan dira Tamara Clavería elkarteko presidentea eta Paula Piñon Sainz. Bidaia honen helburua EMPODERÍO dokumentalaren filmaketarekin jarraitzea da —”la Caixa” Fundazioko Art For Change ekimenaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza duena—, baita Bizkaiko kultura beste lurralde batzuetara hurbiltzea eta batasun-lotura berriak sortzea ere. Lara Izagirrek azpimarratu duenez, “proiektua barrearen eta antzezpenaren bidez emakume paia eta ijitoen artean zubiak eraikitzeko beharretik jaio zen.” Gainera, zuzendariak azaldu du dokumentala “lan-talde sinestezin batekin ehuntzen joan naizen maitasun eta samurtasun gutun bat izan daitekeela, eta banatzen gaituztenak baino hurbiltzen gaituzten gauzak askoz gehiago direla erakutsi dituela”.

Hitzaldia Parte-hartzezko arteen eta kulturarako sarbidearen sustapenaren Urteko Topaketaren esparruan egin da; Calouste Gulbenkian Fundazioak eta ”la Caixa” Fundazioak bultzatutako PARTIS & Art for Change ekimenaren babesean garatutako lana ikusgarri egiten duen ekitaldia, hain zuzen ere.