Lara Izagirreren EL REGALO laburmetraia zinema-aretoetan estreinatuko da

5 Aza 2026

Lara Izagirre Garizurietaren «El regalo» laburmetraia zinema-aretoetan estreinatuko da udazken honetan. Film laburra Goya sarietako fikziozko film labur onenaren kategorian hautatutako lanen zerrenda laburrean dago. Amorebieta, Bartzelona, Madril, Arrigorriaga eta Bilbon «El regalo» laburmetraiaren emanaldi bereziak egingo dira, «Empoderío» dokumental luzearekin batera. Biak dira Lara Izagirreren azken proiektuak, Euskadiko Emakume Ijitoen Elkartearekin (AMUGE) elkarlanean garatuak. Azaroaren 12an, 19:00etan, Amorebietako Zornotza Aretoan proiektatuko dira; azaroaren 14an, 12:00etan, Bartzelonako Zumzeig zineman; azaroaren 15ean, 12:00etan, Madrilgo Cines Embajadores aretoan; eta azaroaren 17an, Arrigorriagako Lonbo Aretoan. Horrez gain, emanaldi berezi bat izango dute Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldiaren (ZINEBI) 68. edizioko Zinebiskopio sailean.

«Empoderío» filmak mundu mailako estreinaldia izan zuen DonosXako Giza Eskubideen 22. Zinemaldian, eta berdintasun-ziurtagiria jaso du genero-berdintasuna sustatzeagaXk. Espainiako Gobernuko Berdintasun Ministerioaren babesa ere izan du. Horrez gain, Gizazinea eta Uruguaiko CineFem jaialdietan parte hartu du. «El regalo» filmak, bestalde, mundu mailako estreinaldia izan zuen Cinema Jove València-ko Nazioarteko 40. Zinemaldian. Nazioarteko eta estatuko jaialdietan egindako ibilbideari esker, urteko proiektu txalotuenetako bat bihurtu da, Goya sarietako hautagaien zerrenda laburrean hautatua izan ondoren. Besteak beste, fikziozko film labur onenaren saria jaso du Benidormeko Skyline jaialdian, eta film labur onenaren NIFF Urrezko Saria Nafarroako Zinema Jaialdian.