‘NORA’ zinemetan irailaren 3an

23 Eka 2021

NORA, Lara Izagirreren bigarren film luzea, irailaren 3an iritsiko da zinema aretoetara Espainian eta, aldi berean, Frantzian, Sherlock Filmsen eskutik.

Protagonisata Ane Pikaza da (Vitoria 3 de Marzo), eta berarekin batera, Héctor Alterio, Naiara Carmona, Ramón Barea, Klara Badiola, Itziar Ituño, Loli Astoreka, Amaia Aberasturi eta Aia Kruse aktoreek osatzen dute aktore-taldea.

NORA filmeko kanta nagusia IZARO abeslariak konposatu eta interpretatu du.

Gariza Films, Tandem Films (No dormirás, La boda de Rosa) eta La Fidèle Production (Akelarre) ekoiztetxeek ekoiztutako filmak Eusko Jaurlaritzaren, Euroeskualdearen eta ETBren babesa du.

Donostian mundu mailako estreinaldia egin ondoren, filmak hainbat nazioarteko zinemalditan parte hartu du; besteak beste, Festival International du Film de Saint Jean de Luz, Miami Film Festival, Festival du Cinema Espagnol de Nantes, Zinemaldia.cat eta Iruñeko Emakumeen Zinemaldian.