Nerea Sciarraren ‘Pomo d’oro’, euskal film labur onena ICOFF Gasteiz jaialdian

12 maiatza 2025

Nerea Sciarraren ‘Pomo d’oro’ film laburrari euskal film labur onenaren saria eman diote Gasteizko Nazioarteko Film Laburren Zinemaldiaren (ICOFF) 4. edizioan. Sail Ofizialean lehiatzen zen filmak Alba Lozanoren ‘Utländsk’ lanarekin elkarbanatu du saria. Lehiaketa Euskal Herriko hiriburuan egin da, maiatzaren 5etik 10era bitartean.

Gainera, ‘Pomo d’oro’ Huescako Nazioarteko Zinemaldiaren 53. edizioan hautatua izan da; prestigio eta antzinatasun handieneko estatuko film laburren lehiaketako bat da hau, eta Oscar nahiz Goya Sarietarako jaialdi kalifikatzailea. Filma Iberoamerikako Sail Ofizialean lehiatuko da. Aragoiar jaialdia ekainaren 6tik 14ra bitartean ospatuko da Huescan. Aragoitik igaro ondoren, film laburra ekainaren 17an eta 24an ikusi ahal izango da Gasteizen eta Donostian, hurrenez hurren. Filma Aukera programaren ordezkaritza gisa aukeratutako film laburretako bat izan da, eta Euskal Emakume Zinemagileak zikloaren V. edizioaren barruan programatuko da.