Estibaliz Urresolaren bostgarren film laburrak, Cuerdas lanak, Film Labur Onenaren FORQUÉ SARIA jaso du.
Joan den abenduaren 1ean, 37. GOYA SARIETARAKO izendapenak ezagutzera eman ziren, eta Cuerdas Fikziozko Film Labur Onenaren kategorian izendatu dute. Gainera, Clermont-Ferrandeko Nazioarteko Film Laburen Zinemaldiaren hurrengo edizioan parte hartuko du —2023ko urtarrilaren 27tik otsailaren 4ra bitartean egingo da Frantziako udalerri horretan—, Sail Ofizialaren barruan, Nazioarteko Lehiaketaren atalean.
Horrela, Cuerdas lanak geldiezinezko arrakasta-bidean jarraitzen du, hainbat zinemalditan hamar sari baino gehiago lortuz: ‘Le Rails d’or’ Canneseko Zinemaldiko Kritikaren 61. Astean (bertan egin zen film labur honen nazioarteko estreinaldia); Fikzio Onenaren Saria (Melhor Filme de Ficção) Vila do Condeko (Portugal) Zinemaldi Nazioarteko 30. edizioan; Lehen Saria film laburen sailean (Pablo Polledriren Loop lanarekin batera ex aequo) Abycine Zinemaldi Independientearen 24. edizioan; Ikusleen Saria XXI. Avilés Acción Film Festivaleko Ingurumen sailean; Nazioarteko fikziozko film labur onenaren SIGNIS Saria Guanajuato International Film Festivalean (Mexiko); Epaimahaiaren Sari Nagusia CINEMED Frantziako Montpellierreko Zinemaldi Mediterraneoko 44. edizioan; Film labur onenaren saria Molina de Segurako El Meteorito zinemaldian; Film labur onena, Talde osoarentzako emakumezko aktore onena eta Epaimahai Gaztea Arnedoko Octubre Corto zinemaldian; Alcalá Hiria lehen saria Alcine zinemaldiaren barruan; eta Urrezko Arranoa, Adinekoen Epaimahaiak emana, Aguilar Film Festivalen 34. edizioan.
Gainera, CUERDAS lanak HollyShorts Film Festival (Ameriketako Estatu Batuak), Concorto Film Festival (Italia), Sarajevo Film Festival (Bosnia-Herzegovina), Dokufest (Kosovo), ZINEBI eta L’Alternativa zinemaldietan parte hartu du.
CUERDAS lanak Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 70. edizioan ere parte hartu zuen, eta 2022ko KIMUAK katalogoko kide da. Urtero Euskadin egindako film laburen aukeraketa bat da KIMUAK, zinemaldi eta ikus-entzunezko ekitaldi nagusietan sustatu eta banatzeko asmoz, nazioarteko publikoaren eskura jartzeko.
