Estibaliz Urresolaren filmak garaipena lortu du Forqué sarietan —Espainiako ekoizleek (EGEDA) bozkatutako garaikurretan—, eta film onenaren saria eskuratu du La sociedad de la nieve, Cerrar los ojos eta Upon Entry (La llegada) lanen aurretik.
20.000 especies de abejas filmak Zinema, Hezkuntza eta Balioak saria ere lortu du, eta sari honekin berretsi egin du garaikurrekin duen sintonia, Sofía Otero protagonistak Berlingo Zinemaldian Zilarrezko Hartz historikoa lortu ondoren. Filma Oscar sarietarako izendapenaren zain dago, La sociedad de la nieve eta Cerrar los ojos lanekin batera.

Lara Izagirre ekoizleak, zirraratuta, hitz batzuk eskaini dizkie zinemaren mundutik kanpo dauden pertsona guztiei: “Filmak egiten ditugunean, batzuetan bizitza ahaztu egiten zaigu, eta sari hau filmak egiten ditugun bitartean eusten gaituzten pertsona guztiei eskaini nahi diet”.
Abenduaren hasieran, Garazi Elorza ekoizlea Berlinera joan zen hegan Estibaliz eta Valerie Delpierrerekin batera, European Film Awards galan izateko, European Discovery izendapena zela eta. Zinema-aretoetan 160.000 ikusle baino gehiago izanda, filmak honako sari hauek ere lortu ditu:
- Antzezpen nagusi onenaren Zilarrezko Hartza Berlinalen.
- Emakumezkoen talde-antzezpen onenaren saria Hong Kongeko Nazioarteko Zinemaldian.
- Lehen Film Onena, Talde-antzezpen Onena eta Luzemetrai Zuzendaritza Onena Guadalajarako Nazioarteko Zinemaldian.
- Epaimahaiaren Sari Nagusia Seattleko Nazioarteko Zinemaldian.
- Film Luze Onenaren Urrezko Tana Freiburger Lesbenfilmtagen.
- Urrezko Biznaga eta Taldeko emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Biznaga Malagako Zinemaldian.
- Puerta Oscura Feroz saria.
- Ikusleen Saria Helsinkiko Nazioarteko Zinemaldian.
- Sari Nagusia Seulgo Haurren Nazioarteko Zinemaldian.
- Narratiba-film luze onena Hamptonseko Nazioarteko Zinemaldian.
- Zuzendari onenaren saria Atenasko Nazioarteko Zinemaldian.
- Gidoi onena, Ikusleen saria eta Zinemagile berriaren saria Cinespaña Zinemaldian.
- Nazioarteko film luze onena Rio de Janeiroko Zinemaldian.
- Zinemaren Etika Saria Tokioko Nazioarteko Zinemaldian.
- Midi Libre Ikusleen Saria Montpellierreko Cinemed-en.
- Nazioarteko Lehiaketako Aipamen Berezia Kieveko Molodist Nazioarteko Zinemaldian.
- Sebastiane saria eta EITB Saria: Egile Berriak Donostiako Nazioarteko Zinemaldian.
Luxbox nazioarteko salmenta-agentziaren bitartez, filma herrialde hauetako zinema-aretoetan estreinatuko da: Ameriketako Estatu Batuak, Frantzia, Alemania, Brasil, Belgika, Herbehereak, Luxenburgo, Danimarka, Bosnia-Herzegovina, Kroazia, Eslovenia, Mazedonia, Montenegro, Serbia, Austria, Grezia, Hungaria, Israel, Italia, Japonia, Polonia, Portugal, Hego Korea, Suedia, Suitza, Taiwan, Erresuma Batua eta Kanada.
