20.000 especies de abejas filmak 3 sari jaso ditu Berlinalen
Gariza Filmsek 20.000 especies de abejas aurkeztu berri du han, Berlinaleko Sail Ofizialean (2023), Estibaliz Urresola euskal zinemagilearen lehen film luzea. Historia egin du, lehen aldiz Espainiako zuzendari batek bere ópera prima Berlin International Film Festivaleko Sail Ofizialean (Competition) estreinatu baitu.
Gainera, pelikulak hiru sari jaso ditu: Antzezpen Onenaren Zilarrezko Hartza Sofía Oterorentzat, Alemaniako erakustasunek lehiaketako film onenari ematen dioten Guild Film Prize saria, eta Epaimahaiaren Saria, Berlinale Morgenpost Readers’ Jury Award.
Filma Espainia mailan Malagako Zinemaldian estreinatuko da 2023ko martxoaren 16an, eta zinema aretoetan apirilaren 21ean iritsiko da Bteam Picturesen eskutik.
Aurretik ere lagundu genion Estibaliz Urresolari beste proiektu batzuetan; esaterako, Cuerdas film laburrean. Proiektu hori Canneseko Kritikaren Astean estrenatu zen (2022), Goyetan izendatua egon zen (2023), Fikziozko Film Labur Onenaren Forqué saria irabazi zuen (2022), Epaimahaiaren Aipamen Berezia lortu zuen Clermont-Ferranden (2023) eta aurten Malagako Zinemaldiko sail ofizialean lehiatuko da (2023).
