«Lurraren Ahotsak» ikusgai dago Pr1meran eta Filmin plataformetan

25 Api 2025

Aner Etxebarriak eta Pablo Vidalek idatzitako eta zuzendutako «Lurraren Ahotsak» telesail dokumentala apirilaren 25etik aurrera egongo da ikusgai Filmin eta Primeran plataforma digitaletan.

Guztira 6 kapitulu dituen «Lurraren Ahotsak» telesaila gizakiaren nortasuna markatzen duten ezagutzak desagertu ez daitezen kontatu eta entzun beharreko istorioen lekuko bihurtzen da.

2021ean, ‘Voices of Earth’ telesail onenaren saria jasotzeko izendatuta egon zen Jackson Wild Media Awards lehiaketan, Limited Series sailean —natura-filmen nazioarteko jaialdirik garrantzitsuenean—. Azken urte hauetan, telesail dokumentala mundu osoko hainbat plataformatan ikusi ahal izan da.

Sinopsia. Lurra, bere zabalera osoan, pitzatzen hasten da zibilizazio modernoraren eraginez. Planeta honetako paradisuen edertasunaren suntsipenaren erdian, 12 giza izaki antzinako tradizioak babesteko borrokan ari dira.