Ekainaren 11n, ostirala, ospatu zen Malagako Zinemaldiaren 24. edizioaren sari-banaketa. Bertan banatu zizkieten Biznagak irabazleei, eta Gariza Filmsek hiru eskuratu ditu.
Marina Palaciok zuzendutako eta Gariza Filmsek ekoiztutako ‘Ya No Duermo’ fikziozko film laburrik onenaren Zilarrezko Biznagarekin saritu dute (2.000 euroko sariduna).

Bestalde, Estibaliz Urresolaren ‘Polvo Somos’ film laburrak bi sari jaso ditu: Zilarrezko Biznaga Emakumezko Antzezpen Onenari (Goize Blancorentzat) eta Zilarrezko Biznaga Film Laburen Sail Ofizialeko Publikoaren Sariari. Sirimiri Filmsek ekoitzi du film laburra, Katz Estudio eta Gariza Films ekoizle kide dituela.

